Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Iradokizunak eta Kexak < Itzuli

Iradokizunak eta kexak egiteko inprimakien helburua kalitatea hobetzeko egiten diren ekimenak jasotzea da, baita herritarrak Gizarte Segurantzaren Administrazioak emandako zerbitzuekin gustura ez dauden kasuak ere.

Izapide honi buruz

Kexen eta Iradokizunen inprimakiak arautzen dituen oinarrizko araudia 2016/679 Erregelamenduan (UE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko  3/2018 Lege Organikoan jasotzen da.

Norentzat

Herritar guztientzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Sartzeko ziurtagiri digitala erabiltzen baduzu (pertsona fisikoa / pertsona juridikoa edo erakundea)

  • Aurkeztu online iradokizun edo kexa bat

Aurrez aurre entregatzeko edo posta bidez bidaltzeko

  • Aurrez-aurre, publikoari irekita dauden edozein Gizarte Segurantzako Arreta Bulego eta Zentroetan edo Zerbitzu Zentraletan, Zuzendaritza Probintzialetan edo Gizarte Segurantzako Erakunde eta Entitateen beste unitate periferikoetan dokumentuak jaso eta bidaltzeko dauden erregistro orokor eta osagarrietara joanez. Inprimaki horiek daudela erakusteko seinaleak jarriko dira, eta herritarrek erraz aurkitu eta erabiltzeko moduko lekuan kokatuta egongo dira.
  • Postaz, izen-abizenak eta helbidea zehaztuta, kopia eta erantzuna bueltan jaso ahal izateko.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Bete inprimakia.
  • Aurrez-aurre entregatu nahi bada, behar beste kopia zuri lor daitezke eskuz betetzeko edo eskatutako datuak idatzi eta berehala nahi beste kopia lortu ahal izango dira (4 kopia hartzea gomendatzen da, hauetako bat aurkeztuko den bulegoan zigilatzeko).

Kontuan izan beharrekoa

  • Formulatutako kexek ez dute errekurtso administratiboko izaera izango eta berauek aurkezteak ez ditu indarrean den araudian ezarritako epealdiak geldiaraziko.
  • Kexa bat aurkezteak ez du inola ere baldintzatzen bertan interesdun direnek gainontzeko ekintzak edo eskubideak egikaritzea, prozedura bakoitzaren araudiari jarraiki.

Hurrengo pausoak

  • Inprimakia jaso ondoren, dagokion Unitate Arduradunak herritarrari jakinarazpen bat helarazi beharko dio 20 egun baliodunen epean. Epe hori aldatu egin ahalko da iradokizuna edo kexa behar bezala izapidetzeko interesdunak 10 egun balioduneko epean ezer argitu beharko balu.
  • Epea igaro ondoren erantzunik jaso ez bada, interesdunak iradokizuna edo kexa bidali zuen Erakundeko Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusira jo ahalko du, erantzunik zergatik jaso ez duen jakiteko eta, hala balegokio, Ikuskaritzak eskumendun erakundeei beharrezko neurriak har daitezen eskatzeko.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Iradokizunen eta Kexen Inprimakia (PDF, 78 Kb) 15/09/2020
Complementary Content
${loading}