Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Gaikako ahalduntzea < Itzuli

Zerbitzu honen bidez ahalordeak eman ditzakezu Gizarte Segurantzan gai baten edo batzuen gaineko edozein izapide egiteko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzaren eremuan jarduteko ahalorde zehatzak eman nahi dituzte Pertsona Fisikoak, Pertsona Juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko Entitateak.

Zer ahalbidetzen du

Ahalorde-emaileari pertsona fisiko edo juridikoei ahalordeak emateko aukera ematen dio Gizarte Segurantzaren eremuan gai bati edo batzuei buruz edozein izapide egiteko. Horrez gain, Gizarte Segurantza osorako ahalmen orokorra ere eman dezake.

Zer behar da hori gauzatzeko

Horretarako, ahalordearen IFZ/AIZ, izen-abizenak edo sozietatearen izena eta posta elektronikoa behar dira.

Kontuan izan beharrekoa

Gaikako ahalduntzeak esan nahi du gai jakin barruan dauden izapide guztietarako ematen direla ahalmenak. Izapide jakin baterako edo izapide multzo baterako eman nahi bada ahalordetzea, erabil ezazu izapideko ahalordetzearen zerbitzua.
Erregistroan inskribatzen diren ahalmenak bost urte balioa izango dute gehienez. Edonola ere, horren indarraldia murriztu edo luzatu ahalko da Ahalordetzen epea aldatzeko zerbitzutik.

Hurrengo pausoak

Ahalordetzeak pertsona juridikoei ematen badira, horiek hilabete bateko gehieneko epean sinatu beharko dut  erantzukizunpeko adierazpena, betiere lehendik ez badu  egina izapide hori.
Ahalordetzeak gauzagarriak izateko, beharrezkoa izango da ahalordeak berariaz onartzea  ahalordetze horiek, hilabete bateko gehieneko epean.

Informazio osagarria Datuak Babesteari buruz

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Manual del nuevo modelo de registro electrónico de apoderamientos (PDF, 9648 Kb) 04/03/2021
Complementary Content
${loading}